Estampaciones Durango, S.A.-n jakitun gara zure pribatutasunak zuretzat zenbateko balioa duen. Horregatik, zurekin harremanetan jartzeko edo eskatutako informazioa, produktuak edo zerbitzuak bidaltzeko ezinbestekoa denean bakarrik eskatzen dizugu datu pertsonalen bat, zure izena edo zure e-maila, adibidez. Kasu horretan, eta zuk bidali baino lehen, datuak gordeko ditugula eta zertarako erabiliko ditugun jakinaraziko dizugu.
Ez dituzu datu guztiak eman beharrik: zurekin harremanetan jartzeko edo behar duzuna bidaltzeko ezinbestekoak direnak soilik. Izartxo batekin (*) seinalatuko dizkizugu, eta derrigorrezkoak ez diren datuak ez emateak ez du inola ere esan nahi kalitate txikiagoko zerbitzua jasoko duzunik.
Emandako datuak fitxategi batean edo gehiagotan gordeko dira. Horrek datuen tratamendu automatikoa ahalbidetzen du, eta, horrela, arinagoak izango gara zerbitzuak emateko garaian. Fitxategiak, dituzten datuen arabera, dagokien babes-mailarekin daude erregistratuta Datuak Babesteko Agentzian.
Noizbait datu pertsonalak eman badizkiguzu, Datuak Babesteko Legeak aurreikusitako aurkatze-, sarbide-, zuzentze- eta ezeztatze-eskubideak erabil ditzakezu nahi duzunean, comercial@edsaone.com helbidera e-mail bat bidalita edo honako helbide honetara gutun bat bidalita:
Estampaciones Durango
Polígono Industrial Arriandi Nº 2 – 48215 Iurreta (Bizkaia)
Telefonoa: 0034 946 217 200
Datuen lagapena beste enpresei
Eskatutako informazioa, produktuak edo zerbitzuak bidaltzeko beste enpresa batzuengana jo beharko bagenu (Posta edo mezularitza- edo garraio-enpresa bat, adibidez), beren lana egiteko ezinbestekoak diren datuak bakarrik emango zaizkie, eta debekatuta izango dute informazio hori beste ezertarako erabiltzea.
Ordenagailuaren identifikazioa. Cookieak.
Webguneak ondo funtziona dezan, batzuetan beharrezkoa da bertara sartzen den ordenagailuaren informazioa lortzea edo hura identifikatzea. Adibidez, webguneak jasotzen dituen bisitak zenbatzeko, erabiltzaile bakoitzak zer nabigatzaile mota erabiltzen duen jakiteko edo erabiltzaileak webgunera sartzen den bakoitzean hizkuntza aukeratu behar izan ez dezan. Identifikazio horrek ez digu inola ere zuri buruzko informazio pertsonalik ematen, ezta zure ordenagailuaren edukia ezagutzeko aukerarik ere.
Identifikazio horretarako, zure ordenagailuan aldi baterako gordetzen diren «cookie» izeneko testu-fitxategiak erabiltzen dira normalean. Guztiz kaltegabeak eta oso txikiak dira. Webguneak automatikoki kontsultatzen ditu «cookieak» bertara sartzen zarenean, eta, horri esker, aurretik aukeratutako hizkuntzan erakuts diezazuke edukia, aurreko aukeren araberako eduki espezifikoak eskain diezazkizuke, eremu erreserbatuetara sartzeko aukera eman diezazuke edo aukeratutako produktuak gorde ditzake «erosketa-saskia» sistema bat badago, beste funtzio askoren artean.
Zure nabigatzailea cookieak ez onartzeko konfigura dezakezu, baina kasu horretan baliteke webguneak eskaintzen dituen funtzionalitate guztiak erabili ezin izatea. Informazio gehiago gure Cookie-politika atalean.
Adierazpen honen eguneratzea
Baliteke noizbait gure Pribatutasun-politikan aldaketak egin behar izatea, une bakoitzean indarrean dauden legeetara egokitzeko. Horregatik, datu pertsonalak bidali behar dizkiguzun bakoitzean orri hau kontsultatzea gomendatzen dizugu.
